MALDANBERA

Gari & Maldanbera "Estutu" & Iñigo Astiz:

Berdin du nork sortzen dituen, abestiak beti dira behar dituenarenak. Gariren disko berria entzuten duen edonork igarriko du, ordea, Garik berak ere behar zituela kanta hauek oraingoan, eta Keats poetak poesiari eskatzen zion naturaltasunez sortu dituela guztiak horregatik. Sortu zaizkiola. “Poesia –kasu honetan musika– berez jaio behar da, zuhaitzetako hostoak bezala; bestela, hobe da ez inola jaiotzea”. Hori da sentsazioa diskoa zabaltzen duen Ya sé abestitik hasi eta diskoa ixten duen Zerura kantara arte, Garik abestietan zentratu duelako bere indar sortzaile guztia. Abestiz abesti osatu du diskoa. Beharrez behar. Eta ausartuko naiz idaztera, azkenean, hostoz hosto.

Nostalgiarik ez. Hiru hamarkadako ibilbidearen ostean zortzi pop kanta eder hauen bidez aurrera begira jartzeko beharra sentitu du musikariak; bultzada horretatik sortu da diskoa, eta etorkizunerantz lerratuta igar daiteke horregatik diskoa. Kantetan zentratua, eta etorkizunerantz lerratua. Baina Gariren kasuan, ezinbestean, atzean utzitakoari begiratzeko modu bat gehiago baino ez da aurrera begira jartze hori, eta inozentzia faltsurik ez, ondorioz. Honezkero Garik ongi ikasia baitu diskoari izenburua ematen dion Estutu kantako bertsolerroen egia: “laztan bakoitzak du bere korapiloa”. Baina horrek ez dio eragozten diskoko lelorik sentikor eta goxoena ere hain justu kanta horretan abestea. “Estutu nazazu zure kontra, zurekin itxaron nahi dut datorrena”. Behar zuen, eta sortu du. Sortu zaio.

 

Naturaltasuna aipatu dugu, eta beraz, naturala dirudi azken emaitzak ere: orain arteko Garirik helduenak sortu du orain arteko Gariren diskorik helduena. Orain behar dituen beste edonorentzat ere izango dira bere abestiak.

GARI - GAIZKI MOLDATZEN DIRA

Behar bada gaizki moldatuko dira. Behar bada gaizki moldatuko dira garena eta ginela. Behar bada ez gara zirelako, eta ez dira izango garelako, baina atzo Arriaga antzokian sentitu genituen Gari, Iñigo Astiz eta Oier Larrañagaren kantuak eta kontuak, zalantzak argitu zizkiguten.

Zer den eta zertarako balio duen poesía?

Egunerokotasunaren gaineko begirada transzendentea, emozio eta sentimentuen memoria, ahazturaren aurkako nortasuna, gaizotasuna sendatu edo arintzen duen pilula, literaturaren udaberria, hitzak salbatzeko, gauza konplikatuetaz hitzegiteko espazio soziala, no space no time baltsamikoa sentitzeko, eta kuleroak alderantziz jasteko ere.

 

Eta neguko martitzen gau bati hasiera gozo, epel, gogoetatsu eta atseginaz gozatzeko.

Eta noizean behin, gezurrak kontatzeko ere: Ez garaituta, ez galduta. Bidegurutzean hartu beharrako norabidea asmatu du Garik. Badoa, eta badaki nora. Kantu eta atmosfera berri eta erakargarriak sortzen, eta ez hain berriak nortasun eta estilo propioarekin etengabe birsortzen.

Poesía eta kantuak,Poesia diren kantuak eta kantuak diren poesiak uztartzen dituen emanaldia hari kantuak eta poesía uztartzen dituen emanaldia hari narratibo agerikoa izan ez aren, bazegoen bere edukiari ritmoa eta lotura eta biribiltasuna ematen zion zerbait. Iluminazioa eta eszenaratzea landu beharreko emanaldi ederra eta berezia. Dudarik gabe, esperimento geófagoaren zuhaitzek bezala, hazi eta sutraituko dena.

GARI - "Txikiak eraikitzen"

"Ahazterik ez daukadan ideia da Kongon ikasitakoa: zein naturaltasunez bizi egiten duten musika. Beraien parte de musika, komunikatzeko tresna gisa, eta inolako lotsa edo aurreiritzirik gabe bizitzen dute guztiek musika, sentitzen duten moduan.

Ikasitakoak arrastoa utzi zuen nire barnean, eta nabariagoa da bizi ari garen une honetan, gizarteak aldaketa sakonak jasaten ari den une honetan. Aldaezin eta ziurtzat ematen genuen guztia puskatu da, galduta sentitzen gara, eta beldurra hazten doa gure barruan.

Baina horrela bagaude ere, benetan sinisten dut aukera paregabea daukagula gure aurrean, oinarri berriak eraikitzeko, edo aurretik izan ditugunak baina zaindu ez ditugunak, berreraikitzeko. Ibilbide berriak jarraitzeko.

Musika gure bizitzaren parte bihurtzeko aukera daukagu orain, gure parte izateko, eta ohikoa bihurtu eta barneratzeko. Eta hasteko modurik onena txikiekin egitea da....Rock&rolla umeei hurbilduz. Txikiak eraikitzen."
 

Hodei Missing & Zerura Begira

 

 

Familiari besarkada haundi bat 

Ekainaren 9an, Bilboko ‘El Tigre’ estudioan “Zerura begira” izeneko abestia grabatu genuen sesio bakarrean honako musikariok: Jon -We Are Standard, Txomin -The Fake Band, Cris -Belako, Josu -Hertzainak, Ager -Audience, Oier Artola, Miguel Moyano eta Garik. Grabazioaren prozesu osoa islatu duen bideoklipa egin du “Bufalo produkzioak”.

 

Hodeiren bezalako kasuak, halakoen argiketan hedabideek duten garrantzia azpimarratu du. Horregatik, hemen aurkezten dugun proiektuak hainbesteko garrantzia du, eta zuen laguntza eta partaidetza eskertzen dugu.

GARI TV: HERTZAINAK

 

Alferrik Dana:

 

 

Gaur:

 

Eternitatea ta Beste Egun Bat: 

 

Bidegurutzean:

 

 

 

Dena ta Ezer Ez Dago:

 

 

No Space No Time:

 

 

 

 

Amapola LIVE!

 

 

GARI & PATTI SMITH #9 "NiGuBerriarekin":

 

 

 

 

 

Esperantzara Kondenatua:

 

 

Zure Begietan: