GARI - GAIZKI MOLDATZEN DIRA

Behar bada gaizki moldatuko dira. Behar bada gaizki moldatuko dira garena eta ginela. Behar bada ez gara zirelako, eta ez dira izango garelako, baina atzo Arriaga antzokian sentitu genituen Gari, Iñigo Astiz eta Oier Larrañagaren kantuak eta kontuak, zalantzak argitu zizkiguten.

Zer den eta zertarako balio duen poesía?

Egunerokotasunaren gaineko begirada transzendentea, emozio eta sentimentuen memoria, ahazturaren aurkako nortasuna, gaizotasuna sendatu edo arintzen duen pilula, literaturaren udaberria, hitzak salbatzeko, gauza konplikatuetaz hitzegiteko espazio soziala, no space no time baltsamikoa sentitzeko, eta kuleroak alderantziz jasteko ere.

 

Eta neguko martitzen gau bati hasiera gozo, epel, gogoetatsu eta atseginaz gozatzeko.

Eta noizean behin, gezurrak kontatzeko ere: Ez garaituta, ez galduta. Bidegurutzean hartu beharrako norabidea asmatu du Garik. Badoa, eta badaki nora. Kantu eta atmosfera berri eta erakargarriak sortzen, eta ez hain berriak nortasun eta estilo propioarekin etengabe birsortzen.

Poesía eta kantuak,Poesia diren kantuak eta kantuak diren poesiak uztartzen dituen emanaldia hari kantuak eta poesía uztartzen dituen emanaldia hari narratibo agerikoa izan ez aren, bazegoen bere edukiari ritmoa eta lotura eta biribiltasuna ematen zion zerbait. Iluminazioa eta eszenaratzea landu beharreko emanaldi ederra eta berezia. Dudarik gabe, esperimento geófagoaren zuhaitzek bezala, hazi eta sutraituko dena.